informazio sindikala / informazio orokorra

EDOZEIN KANPOKO ERASOEN AURREKO PROTOKOLOA

Kanpo eraso gisa irakasleak jasandako edozein eraso hartzen da: fisikoa, mehatxua, iraina, larderiazko portaera zein kalte materialak:

http://www.educacion.navarra.es/documents/57308/57782/Agresiones_web_Cas.pdf/b11014a3-f7da-4495-ab22-55f1acd0eb19

Egoera horren aurrean erasotako pertsonak protokoloari hasiera eman behar dio. Horretarako honako prozesua jarraitzea gomendatzen da:

  1. Ikastetxeko zuzendaritzari gertaeren berri ematea eta dagokion gertakarien partea betetzea.
  2. Esteka honetan dagoen inprimakia betetzea:

http://www.educacion.navarra.es/web/dpto/riesgos-laborales/protocolos-de-actuacion

Dagokion protokoloari hasiera emateak Hezkuntza Departamentuaren aldetik dagokion laguntza jasotzea bermatzen du, dela Lan Osasunaren bitartez, dela aholkularitza juridikoaren bitartez, eta abar.

Egoera bereziki larria dela ikusiz gero, erabat gomendagarria da dagokion agintaritzan (Foru Polizia, Guardia zibila ...) dagokion salaketa jartzea. Ikastetxearen diziplinazko araudia aplikatzeak, ez du esan nahi berekin erantzukizun penalak edo zibilak dituen bestelako legezko izaera duten erantzukizunik ez daudenik. Gainera, gertaeren kanpoko salaketak Hezkuntza-Administrazioaren aldetik berehalako erantzuna ematea ekarri ohi du. 


© aps nafarroako bigarren hezkuntzako irakasleen elkartea.
tajonar kalea 14 (iruñeko ilz, 31. gela) | t 948 247 194 | e apsnavarra@gmail.com Pribatutasun politika · Cookie-en politika · Lege oharra