33204 1998ko urriaren 6 Asteartea BOE 239. zenb.

Permutak
 
1. Salbuespen gisa Irakasleen kidegoko jardunean dauden funtzionarioei permutak egiteko baimena eman ahal izango zaie honako baldintzak betetzen baldin badira:
 
a) Permutatzen diren destinoak behin betikoak izatea.
b) Permutatzen diren plazetan behin betiko gisa gutxienez benetako bi urteko zerbitzua ziurtatzea.
c) Destino biak gisa berekoak eta hornidura-mota berekoak izatea.
d) Permuta nahi duten funtzionarioek dituzten zerbitzu urteen arteko aldea bost urte baino gutxiago izatea.
e) Aurretik plazen menpe dauden unitate administratibo bakoitzak txosten faboragarria egitea.
 
2. Beharrezko izango da permuta hezkuntza-administrazio desberdineko plazak direnean, biek batera baimena ematea.

3. Permuta ematen zaienetik hamar urtera ezin izango zaie berriro beste permutarik baimendu.

4. Ez da permutarik baimenduko baldin eta bietakoren bati derrigorrez erretiratzeko hamar urte baino gutxiago falta bazaio.
 
5. Permutak bertan behera utziko dira baldin eta gertatu eta hurrengo bi urteetan bietako baten eszedentzia edo erretiro boluntarioa gertatzen bada.
 
6. Permuta baimendu zaion funtzionarioak ezin izango du lekualdatze lehiaketetan parte hartu permutari esker lortutako plazan gutxienez benetako bi urteko zerbitzua ziurtatu arte.