Hezkuntzaren aldeko manifestua

Informazio gehiago

Bigarren hezkuntzako EPEa atzeratuta

Sektore-mahaian Hezkuntza-departamentuak urrian iragarritako bigarren hezkuntzako EPEa 2108ra arte atzeratzen dela jakinarazi du

APSk Hezkuntza-itunaren negoziaziorako hasierako bost puntu proposatzen ditu

1.- Hezkuntzaren helburua gure gazteen hezkuntza ahalbidetu eta aukera berdintasuna eta giza mugikortasuna bermatzen dituen ezagumenduak, trebetasunak eta baloreak transmititzea da 2.- Hekuntzak ideologia eta aurreiritzi dogmatikoetatik at egon behar du. Giza beharrizan bat izanik, guztiok partekatzen ditugun premisetan oinarritu behar da. 3.- Hezkuntza-administrazioak profesionalen askatasun metodologikoa ezagutu eta babestu behar du, profesional horiek, noski, irakasten dutenak direlarik, eta, zorroztasunez aztertuko beharko ditu kanpotik sortzen diren eta inolako oinarri zientikofikorik ez duten beste proposamen metodologikoak. Era berean, irakasleok gure lana baldintza hoberenetan gauzatu ahal izateko baliabide egokiekin hornitu behar gaitu, eta, gure lana egintzekin eta ez hitzekin baloratu behar du. 4.- Hezkuntza eskubide bat da, baina baita guraso, irakasle, instituzio eta ikasleei dagokien eginbehar bat ere. 5.- Irakaskuntza publikoaren hobekuntza hasierako etapetatik ekin behar da

Nafarroako Parlamentuak Autoritatearen legea errefusatu du

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak Partido Popularrak proposatutako irakasleen autoritatearen legea parlamentuko talde guztiek errefusatu izana deitoratu du. APSrentzat neurri hori beharrezkoa zen irakaslea babesteko, prestigiatzeko eta edozein profesionalen gisara bere lana baldintza duinetan bete ahal izateko. Ulertezina da ardura politikoak dituzten pertsonek ez izatea gai autoritatea autoritarismotik edo errepresiotik bereizteko. Irakasleok ez dugu ezer inposatu nahi. Ez dugu inolako asmorik tiraniaz aritzeko edo “elkarrizketa baztertzeko”. Iraingarria da ordezkari politikoek gutaz susmoak hartzea, eskatzen dugun gauza bakarra gure ikasleei irakasten uztea egoera oldarkor edo biolentziarik pairatu gabe denean. Eta tamalgarria deritzogu Departamentuak berak erasoak ugaritzen ari direla aitortzea eta, horretarako, soilik baliabideak gehituz konponduko dela uste izana. APStik alderdi politikoei irakaskuntzaren arazoei heltzeko garaian zentzuz eta arrazoizkotasunez aritzea eskatzen diegu.

Erasoak

Zizurren irakasle bati eginiko erasoa zerrendaren beste bat gehiago da. Nahiz eta egoera ezkutatu nahi izan, errealitatea setatia da. Eraso hauek ez dira ustekabean gertatzen. Gaizki tratatua eta gutxietsia izaten ari den lanbidearen prestigio galerarekin zerikusia dauka. Hori ulertzeko zenbait adibide jarriko ditugu. 1.- Irakaskuntza autoritatea eskatzea autoritarismoa nahi izatearekin nahasten den lanbide bakarra da. 2.- Adingutxikoak helduak baino zeresan gehiago duen lanbide bakarra da. 3.- Langileak errespetua irabazi behar duen lanbide bakarra da. Irakasle batek bere lanarekin irabazten duena prestigioa da. Errespetuak (bai norberari dagokiona eta bai lanbideari dagokiona) negozia ezina izan beharko luke. 4.- Ikaslearen sentiberatasunean minik ez egiteko eufemismoen bidez hitz egiten den eta politikoki zuzena zentzuzkoari lehenesten zaion lanbide bakarra da. 5.- Irakasle bat erasotu ondoren bitartekaritza bilatu edo erasotuari gatazka-konponketa ikastaroak egitea proposatzen zaizkion lanbide bakarra da. Hortaz, hezkuntza edukiak irakasteaz gain baloreak buruan sartzea ere baldin bada, errespetua eta norberaren erantzunkizuna ezinbestekoak dira. Horregatik uste dugu erasoen aurrean erantzuna erabatekoa (beti ere neurrian) eta intolerantea izan behar dela.

Gobernuko Presidentearekin bilera

Gaur goizean APS Nafarroako Gobernuko Presidenteak deitutako bilerarajoan da. Bertan, Funtzio Publikoko Kontseilaria den MŞ José Beaumont, eta gainontzeko sindikatuen ordezkariak (ELA eta LAB ezik) ere joan dira.

APSk irakasleei egindako erasoen inguruko oharra

APSk zenbait ikastetxetan egon diren erasoetaz (ahozko zein fisikoak) ohartararzi nahi du. Nahiz eta gaur egun eskola eta sexu jazarpenaren inguruan kontzientziazio nabarmena egon, ematen du irakasleen aurka egiten dena ez dela modu berean ikusten. Kontuan izan behar dugu erasoak edo mehatxuak pairatu dituen irakasle batengan eragindako ondorioak. Horrek guztiak bere autoritatea ezabatzeaz gain norberaren duintasunari egiten diote kalte. Azkenaldi honetan oso egoera kezkagarriak ezagutzen ari gara; besteak beste, irakasleei sare sozialetan egindako mehatxuak eta norberaren datuen zabaltzea. Elkartetik gogorarazi nahi diegu irakasleei horrelako gertaerak ikastetxeko zuzendaritzari lehenbailehen salatu behar direla, eta, era berean, oso gomendagarria dela autoritateen aurrean salaketa jartzea. Gogoratu nahi dugu ere bai irakasle guztien esku dagoela erasoen aurkako protokolo bat dagoela (aski da edozein sindikatuari eskatzea) eta Departamentuak eskainitako laguntza jasotzera eskubide osoa daukala ( lan-osasuna, aholkularitza juridikoa...). Bai ikastetxeei, bai Ikuskaritza-Zerbitzuari eta bai Hezkuntza-Departamentuari azkar eta tinko aritzea eskatzen diegu, horrelako erasoek ezin baitira inolaz ere ondoriorik gabe geratu. Larritasuna gutxiestea edo berrien zabaltzea ikastetxearen edo Administrazioaren irudia kaltetu dezakeela pentsatzea arduragabekeri izuagarria da. Aitzitik, gatazkei aurre egin behar zaie, bai eredua izateko eta bai berriro ez gertatzeko.

10 arrazoi afiliatzeko

APSk eskola-orduak murriztea eskatu dio Hezkuntzari

Irakasleendako arreta

Irakasle Elkartean zure zalantzak argitzen lagundu nahi dugu. Galdetegia bete eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Informazio gehiago

Gardentasuna, meritua, ahalmena eta Zerbitzu Eginkizunak

APSk egindako txostena

Informazio gehiago

APSNafarroak Departamentuari Prestakuntza Planak eduki akademikoak eta irakaskagai bakoitzari dagozkion ikastaroak indartu ditzala eskatu dio.

Nafarroako Bigarren hezkuntzako Irakasleen Elkarteak Hezkuntza Departamentuari Irakasle Prestakuntza Planan espezialitateekin zerikusia dituzten ikastaro gehiago eskaintzea eskatu dio. Elkartearen iritziz, ohikoa izaten da hezkuntza administrazioek irakasgaiei dagozkien edukiak murrizten diren (ia ia baztertzeraino) ikastaroak eskaintzea. Irakasleen prestakuntza jarraiaren garrantzia dela-eta, APSren ustez prestakuntza ahalik eta osoena izan behar da, eta, akademikoak ez diren hezkuntza gaietara mugatuz gero, zaila izango da irakasle lana hobetzearen xedea betetzea. APSk Departamentuari kolaboratzeko prest dagoela adierazi dio, Nafarroako irakasleek prestakuntza hoberena izateko aukera izan dezaten gure proposamenak helaraziz.

APSk Departamentuan izendapen askeko sistema bertan behera uztea eskatu du

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak Departamentuaren karguen izendapen sistema aldatzea eskatu du. Gaur egun bizi dugun ekonomia-krisia eta zerbitzu publikoetan murrizketa etengabeak egonik, derrigorrezkoa da baliabideen arrazoizko erabilera eta administrazioaren aldetik erabateko gardentasuna egotea. Hori dela-eta, APSk uste du Departamentuan sortzen diren beharrizan guztiak justifikatu, argitaratu, eskainia eta oposizio-lehiaketa bidez esleitua izan behar da. Sistema hori ohiko “konfiantzazko pertsonen” izendapen askea baino askoz zuhurragoa da. APSk eskaera hau idatziz aurkeztuko du Departamentuan.

Zerbitzu publikoen alde

Informazio gehiago

Bigarren Hezkuntzako EPEa 2018ra atzeratu da

Departamentuak Sektore-mahaian jakinarazi du. APSren ustez gai horren inguruan Departamentuak eginiko kudeaketak behin behineko irakasleekiko errespetu falta ikaragarria erakutsi du.

informazio buletinak


Informazio gehiago

aktualitatea
EBAZPENA, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak eta 2017-2018  2017/09/11

EBAZPENA : Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak eta 2017-2018

Informazio gehiago

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua aldatzen duena. 
2017/09/04

Informazio gehiago

72/2017 FORU DEKRETUA, abuztuaren 23koa, Nafarroako administrazio publikoetako langile funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautzen dueńa. 
2017/09/04

NAOn informazio gehiago

Informazio gehiago

Behin behinekoen esleipen-ekitaldiak: esleitutako lanpostuak 
2017/07/05

Departamentuko web-orrian argitaratua

Informazio gehiago

Porroga de CCSS: CAP y CREENA 
2017/07/05

NAOn argitaratua

Informazio gehiago

Esleipen ekitaldiak: Behin behinekoak 
2017/06/26

Ekainak 27 eta 28

Informazio gehiago

Lanpostu-esleipenak: Funtzionarioak 
2017/06/25

Hilaren 26an

Informazio gehiago

2017ko Aula de Verano "Ortega y Gasset" , delako diru laguntza 
2017/06/23

BOEn argitaratua

Informazio gehiago

Poseducación:escuela y realidad 
2017/06/22

Diario Navarran argitaratua

Informazio gehiago

Elkarrizketa laguntzaile atzerritarren deialdia  
2017/06/20

Hezkuntza web-orrian argitaratua

Informazio gehiago

Los exámenes de septiembre 
2017/06/20

Diario de Navarran argitaratua

Informazio gehiago

© aps nafarroako bigarren hezkuntzako irakasleen elkartea. tajonar kalea 14 (iruńeko ilz, 31. gela) | t 948 247 194 | e apsnavarra@gmail.com